Kalean da azaroko KARKARA aldizkaria

Aiora LarraƱaga Solaberrieta 2022ko aza. 4a, 14:37

Azaroko aldizkarian Aiako eta Orioko odol emaileak eta Asier Gozategi izango dira protagonista nagusiak.

Banatzaileak hasi dira dagoeneko azaroko KARKARA aldizkaria etxez etxe banatzen. Hilabete honetako zenbakian, Onintza Lete Arrietak Aiako eta Orioko odol-emaileen inguruan egin du erreportaje nagusia, eta Aitziber Arzallusek, berriz, Asier Gozategi elkarrizketatu du, Gozategi taldearen 30. urteurrenaren harira. Horrez gain, Aiora Larrañagak elkarrizketa egin dio azken 26 urtetan Aiako harakina izan den Mikel Rezabali, "egoerak hala behartuta" izen bereko harategia itxi behar izan duelako irailaren amaieran.

Iñaki Iturainen Oroimenaren Kutxa atalean, Inazio Sarasua da zenbaki honetako protagonista, eta Osasuna atalean, Sonia Zianik iritzi artikulua idatzi du emakumeen atletismo taldean sortu diren harremanen eta dinamiken inguruan. Jabier Zabaletak, berriz, KARKARA aldizkariaren hastapenak izan ditu gogoan eta azaldu du lehen bezalaxe, oraindik ere badaudela euskaraz ulertu ez, eta "No entiendo" esanez ozen kexatzen direnak.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide