Tren geltokiko segurtasuna hobetzeko asmoz, Telefono Morea jarri du martxan Euskal Trenbide Sareak Aiako eta Orioko geltokian. Proba pilotua da, baina erakundearen asmoa da zerbitzua beste geltokietara zabaltzea. Telefono Morea genero-ikuspegitik segurtasuna hobetzeko asmoz abiatu badute ere, arriskuan sentitzen den edonork erabil dezakeela argi utzi dute arduradunek. Hala, botoia sakatutakoan, kamera aktibatuko da, eta larrialdi zerbitzuek erantzungo dute, segituan laguntza bidaliz gunera.
Euskal trenbide sareko geltokiak genero-ikuspegiarekin diseinatzeko irizpideak jasotzen dituen Liburu Zuriko neurrietako bat da Telefono Morea.