Martxan da beste urte batez arraun porra, eta sari dotorea lortuko du oriotarrek Euskotren, Eusko Label eta KAE1 ligetan zer postu eskuratzen duten asmatzen duenak: bi lagunentzako otordua Xixario erretegian + Koolore surf modako arropak.
Porran parte hartzeko epea amaitzen ari da, hemendik bi astera, abuztuaren 8an, itxiko baita aukera, 12:00etan.
Parte hartzaile batek baino gehiagok asmatzen badu porra, zozketa bidez erabakiko da irabazlea.
Porra gehiago ere jarri ditugu martxan. Zumaiarrena egiteko, BALEIKE.EUSera sartu. Zarauztarrena eta getariarrena egiteko, sartu ZARAUZKOHITZA.EUSera.
Zorte on!