Orioko A-8 autobideko sarrera itxita izango da gaur goizean bi orduz, 09:00etatik 11:00etara, hain zuzen ere. Datuak hartzeko eta mantentze lanak egiteko itxi dute ordainlekua. Beraz, Donostia aldera joan nahi duten herritarrek Zarauzko ordainlekutik sartu beharko dute A-8 autobidera edo N-634 errepidea erabili. Autobidearen irteera irekita dago.