Ekintza berezia antolatu du Iturraran Parketxeak ekainaren 25eko goiz parterako. Izan ere, chikung deituriko saioa eskainiko du Jose Fermin Asiain irakasleak bertan. Hala, naturaren laguntzarekin, "bihotzarentzako eta kontzientziarentzako" ariketak egingo dituzte bertaratzen direnek. Horiek aulkia etxetik eraman beharko dute.
Saioa 11:00etatik 13:00etara izango da, eta beharrezkoa da izena aurrez ematea. Hemen egin behar dira erreserbak. Ekintza 12 urtetik gorakoentzat da, eta 7 euro ordaindu beharko dira erreserba egitean.