2022a hitzaren eta ekintzaren urtea izango zela azaldu zuten urte hasieran Korrikako eta Euskaraldiko arduradunek, eta aste honetan, berriz ere gauza bera nabarmendu dute ekimen bietako antolatzaileek. Gainera, bi ekimenek norabide berean arraun egiten dutenaren adierazgarri, bideo bat argitaratu dute, Korrikak Euskaraldiari lekukoa ematen diola irudikatuz. Bideo hori Orion grabatu dute, eta oriotarrak dira protagonistak ere.