Oreinei lehen aldiz argazkiak egin nizkienean, bete-betean harrapatu ninduen haien munduak. Ezin dut hitzez adierazi sortzen didaten sentimendua, hain da handia, desberdina... Zamorara (Gaztela eta Leon, Espainia) joaten naiz oreinek makakorroak egiten dituzten garai berezian, argazki kamerarekin animalia horiek ehizatzera. Urtero egiten dut bidaia orain. Goizean goizetik, ilunpean ibiltzen gara haien atzetik, sasi artean, eta eguzkia ateratzen den bitartean animaliek elkarri nola deitzen dioten entzuten egoten gara. Ikaragarria da haien dei, orro edo makakorroa. Batzuetan, oreinek begiratu ere egiten digute, irudian ikus daitekeenez, argazkirako geldirik baleude bezala. Klik egin eta gero, saltoka alde egin zuen honek, basoan barrena ezkutatzera...