Korrika antolatzeko bilera egingo dute bihar arratsaldean

Aitziber Arzallus 2022ko ots. 7a, 13:00

Apirilaren 8an pasako da Korrika Oriotik, eta antolatzaileak hasi dira dagoeneko prestaketa lanetan. Bihar, asteartea, bilera irekia egingo dute 19:00etan kultur etxean, eta parte hartzera deitu dituzte herritarrak, "euskararen lasterketaren antolaketan" lagundu dezaten.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide