Egunean behin

Hiru saridun ditu Karkararen Egunean Behineko taldeak

Karkara 2021ko abe. 15a, 10:00

Karkararen taldean 1. postuan, 99. postuan eta 201. postuan sailkatu diren hiru herritarrek sari bana jasoko dute. Horiek urtarrilaren 7a baino lehen jarri beharko dute harremanetan Karkararekin. Zortzigarren denboraldian 269 lagunek parte hartu dute Karkararen taldean.

Bukatu da Egunean Behinen zortzigarren denboraldia, eta Karkararen taldean parte hartu duten hiru lagunek jasoko dute saria. Hain zuzen ere, sailkapeneko 1. postuan, 99. postuan eta 201. postuan sailkatu diren hiru herritarrek sari bana jasoko dute. Honako hauek dira saridunak eta sariak:

  • 1. postuan: Oihane erabiltzailea, 2.791,31 punturekin (Earrabeer garagardo artisau sorta bat jasoko du).
  • 99. postuan: Lol erabiltzailea, 2.253,34 punturekin (Sakona etxaldeko otarrea).
  • 201. postuan: Iñigo erabiltzailea, 2.023,65 punturekin (K5 upategiko txakolina).

Sarien irabazleek urtarrilaren 7a baino lehen jarri beharko dute Karkararekin harremanetan, karkara@karkara.eus helbidera mezua idatzita edo 688 85 96 82 telefono zenbakira deituta.

Egunean Behin jokoaren zortzigarren denboraldian 269 lagunek parte hartu dute Karkararen taldean. Codesyntax enpresak garatutakoa da Egunean Behin jokoa, eta herenegun bukatu zen denboraldian 61.288 lagunek parte hartu dute. Ostegunean izango da finala, zuzenean, ETB1en. 21:30ean hasita egingo dute Biba Egunean Behin saioa.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide