Kalean da ekaineko KARKARA aldizkaria

Karkara 2021ko eka. 4a, 14:30

Banatzaileak ari dira ekaineko KARKARA Orioko eta Aiako etxe guztietara banatzen.

Gaur eman da argitara KARKARA aldizkariaren 429. zenbakia, ekaineko lehen ostiralean. Orion garatu duten UdalHiztek proiektuari eman zaizkio aldizkariaren orri sortarik handiena eta azala. Horretarako, elkarrizketa sakona egin zaie Jabier Zabaleta Orioko Udaleko Euskara teknikariari eta Itziar Cortés Orioko bizilagun eta Elhuyarreko ingeniariari. Euskararen eta teknologia berrien gaineko azalpen mamitsuak eman dituzte. Bestalde, erreportajea osatu da Martin Fowles bisitari ingelesaren argazki artxibotik eta oroitzapenetatik tiraka; Orioko hondartza zaharrari buruzko istorio eta irudi ederrak kontatzen ditu. Aipatutako edukiez gain, kolaboratzaileen iritziak eta askoz gehiago ere biltzen du ekaineko KARKARAk.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide