Santu Guztien Egunean ez da otoitzaildirik egingo Aiako eta Orioko hilerrietan

IƱigo Gaiton 2020ko urr. 12a, 09:31

Osasun krisiak behartuta hartu dute otoitzaldiak ez egiteko erabakia, jende pilaketak ekiditeko xedearekin. Dena den, azaroaren 2an Orion eta Aian egingo dituzten elizkizunetan, gogoan izango dituzte hildako guztiak.

Orio eta Aiako parrokiek jakitera eman dutenez, Santu Guztien Egunean (azaroaren 1ean) bi herrietako hilerrietan ez da ohiko otoitzaldirik egingo. "Zutik hainbeste pertsona eta behar diren neurriekin egotea ez dugu posible ikusten. Zentzuz jokatuz, ez zaigu bidezkoa iruditzen jendea deitzea", azaldu dute.

Hala, azaroaren 2an, arratsaldeko 18:00etan Orioko Elizan eta 19:30ean Aiakoan ospatuko diren Mezetan, gogoan izango dituzte hildako guztiak; era berezian, azken hamabi hilabetetan hil direnak.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide