Urriak 9 ditu gaur, eta eguerdi partean hasiko dira KARKARAko banatzaileak aldizkariaren 421. zenbakia banatzen etxez etxe. Eusko Ikaskuntza musikalari buruzko erreportajea eta Orion memoria historikoa lantzeko egiten ari diren lana aurkituko dituzte herritarrek aldizkarian, besteak beste. Horrez gain, iaz bezala, posterra argitaratu du KARKARAk, Orioko emakume arraunlarien argazkiarekin.
Bazkide diren herritarrek, gainera, Motor gehigarria jasoko dute aldizkariaz eta posterraz gain. 40 orriko argitalpena, hainbat zerbitzuri buruzko informazioarekin eta gai interesgarriekin: Mikel Bereziartua Rekadista youtuber zarauztarraren elkarrizketa edo Euskal Herria autokarabanaz ezagutzeko proposamenak, adibidez.
Oraindik bazkide ez bazara eta zure herriko aldizkaria indartzen lagundu nahi baduzu, hiru bide dituzu bazkidetza egiteko: bazkide@ukt.eus helbidera idatzi, karkara.eus/bazkidetu/ ataleko formularioa bete, edo deitu 688 85 96 82 telefono zenbakira.