Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak alerta laranja aktibatuko du bihar, 06:00etatik 21:00etara bitartean, nabigaziorako itsasaldeko arriskuagatik. Bestalde, kostaldean alerta horiak ere indarrean egongo da bihar; haizeagatik, prezipitazio handiagatik, prezipitazio iraunkorragatik eta kostaldeko inpaktuagatik.
Euskalmeten esanetan, ipar mendebaldeko haizeak joko du, eta ondorioz, nabarmena izango da tenperaturaren jaitsiera. 12-16ºC artekoak izango dira tenperatura maximoak. Gainera, haize-boladek 100km/h-ko abiadura gainditu dezakete kostaldean. Prezipitazioei dagokienez, Zaparrada trumoitsuak botako ditu, ertainak nahiz handiak. Kostaldeko inpaktuari ere egin diote azpimarra: 5-6 metro ingurukoa izango da olatuen altuera adierazgarria.