Ostegunean izurdeak ikusi zituzten herritarrek Zarauzko hondartza ingurura gerturatuta, eta atzo, berriz, orka edo ezparloi baten irudiak zabaldu zituzten Pasaiako Facal atoiontzikoek, oraingo honetan Orio inguruan. Zetazeo horiek izendatzeko moduak zalantzak sortu dizkigu, hasiera batean orka jarri, eta irakurle batek iradoki ondoren ezparloi erabiltzen dela Orion. Hala al da? Ea zer dioten gure irakurleek.