Kalean da KARKARAren 420.zenbakia

Erabiltzailearen aurpegia Karkara 2020ko ira. 18a, 16:00

Banatzaileak ari dira aldizkariaren iraileko zenbakia herriko postontzietan banatzen. Azalean, nola ez, Orioko estropalariak arranplan Kontxako Estropadetan lortutako garaipena ospatzen. Zorionak, neskak, KARKARAko lantaldearen partez!

Traineru denboraldiari errepaso zabala emateaz gain, beste hainbat gai landu dira aldizkarian: Joxe Martin Errezabal ganaduzaleari elkarrizketa; arraunaren historiari buruzko kontu zahar bezain interesgarriak; Euskaraldiaren hamalauko berriaren aurkezpena; ohiko iritzi-emaileen artikuluak...

Gaur iluntzetik aurrera, aldizkaria PDF formatuan deskargatzeko aukera egongo da hemen klik eginda.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide