Orion eta Aian hiruna koronabirus kasu atzeman dituzte asteburuan

Anartz Izagirre 2020ko abu. 24a, 13:16

Aian, zehazki, hiru positibo horietatik bat azken orduetan detektatu dute. Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan, berriz, 453 kasu berri zenbatu dituzte atzotik. 25.960 PCR proba egin dituzte azken egunetan.

Ohi bezala, Osasun Sailak astelehenarekin batera eman ditu argitara koronabirusaren herriz herriko datuak. Informazio ofizialaren arabera, Orion eta Aian hiruna lagun jo ditu COVID-19 gaitzak ostiraletik gaurdaino.

Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako datuei dagokionez, guztira, 453 kasu positibo zenbatu dituzte azken 24 orduetan: 246 Bizkaian, 140 Gipuzkoan eta 43 Araban. Gaur gaurkoz, hiru lurraldeetan 211 lagun daude ospitaleratuta; horietatik 27, ZIUn.

 

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide