Ez Aian ez Orion, ez dute koronabirus kasu berririk atzeman azken hiru egunetan

Amaia Urbieta Arruti 2020ko abu. 10a, 13:44

Gaur plazaratu ditu Osakidetzak ostiraletik igandera bitartean topatutako koronabirus kasu berrien datuak. Aian eta Orion zifra ez da zerotik igo; bai ordea eskualdeko beste hainbat herritan: Azkoitian, Azpeitian, Getarian Zarautzen, Zestoan eta Zumaian, hain zuzen ere. Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan 1.085 koronabirus kasu hauteman dituzte azken hiru egunetan.

Aian eta Orion ez dute koronabirus kasu berririk hauteman ostiralaz geroztik. Eskualdeko gainontzeko herrietan, berriz, hamalau positibo berri detektatu dituzte ostiralean, larunbatean eta igandean. Osakidetzak gaur plazaratu du asteburuko datuak azaltzen dituen txostena, eta ostiralean, larunbatean eta igandean eskualdeko kutsatutakoen ondoko zenbakiak jaso dituzte bertan: Getarian lau; Azpeitian hiru; Azkoitian, Zarautzen eta Zumaian bina eta Zestoan bat.

Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan 1.085 kasu berri zenbatu dituzte azken hiru egunetan, eta 16.913 PCR proba egin dituzte guztira. Positibo berri horietatik 168 Araban topatu dituzte, 713 Bizkaian eta 177 Gipuzkoan. Gainontzeko 27ak lurralde horietatik kanpo bizi diren pertsonak dira.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide