Udalak jendaurrean jarri du autokarabana-guneen erabilera arautzen duen udal ordenantza

Karkara 2020ko ekainaren 10a

Udalak 2020ko apirilaren 30eko udalbatzarrean eman zion lehen onarpena ordenantza horri, eta herritarrek ikusteko aukera izango dute uztailaren 13a arte.

Ondorengo estekan ikusi eta deskargatu daiteke ordenantzaren testua:

Orioko bi autokarabana-guneen erabilera arautzen duen udal-ordenantza (PDF)

Herritarrek uztailaren 13a arteko epea dute, ordenantzari erreklamazioak edo oharrak aurkezteko. Epe horren barruan inork ez badu erreklamaziorik edo oharrik aurkezten, behin betikoz onartuta geratuko da udal-ordenantza, bestelako erabakirik hartu behar izan gabe.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide