Elkarte gastronomikoak irekitzeko eta erabiltzeko osasun-irizpideak

Karkara 2020ko mai. 28a, 16:43

Maiatzaren 25etik %50eko edukierarekin erabili daitezke elkarte gastronomikoak eta txokoak. Osasun Sailak horiei zuzendutako gomendioak argitaratu ditu, elkarteen erabiltzaileen artean COVID-19ren transmisioa eta infekzioa prebenitzeko.

Edukiera eta gutxieneko distantziak, lokalaren higiene-neurri orokorrak, sukaldeko eta barrako neurri espezifikoak, eta komunetan bete beharreko neurriak jaso dituzte txostenean. Horrez gain, neurri horiek bete daitezen bestelako gomendioak ere eman dituzte, hala nola: jardueran arauak zaintzeko ardura duten pertsonak esleitzea, informazio-kartelak jartzea, lokalean partekatzeko mahai-jokorik ez izatea edota txartel bidezko ordainketa sustatzea.

Gomendio guztiak txosten honetan irakur daitezke.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide