Maiatzaren Lehena, Langileen Nazioarteko Eguna

LAB sindikatuak auto karabana martxa egin du gaur goizean langileen eskubideen alde

Karkara 2020ko maiatzaren 1a

Maiatzaren Lehenaren harira, LAB sindikatuak deituriko auto karabana egin dute gaur goizean eskualdean. Bi ibilbide egin dituzte: bata, Oriotik Zumaiara, eta bestea, Azkoititik Zestoara. LAB sindikatuko ordezkari Aihotz Aiestaranek hainbat adierazpen egin ditu martxa hasi aurretik.

Maitzaren Lehenaren harira, oharra kaleratu du gaur Urola Kostako LAB sindikatuak:  "Kapitalaren eta bizitzaren arteko talka honetan, kalean bizitzaren alde borrokan izango gara".

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide