Hilabete gutxian errotik aldatu da herritarren eguneroko bizimodua, eta horren erakusle dira Espainiako Garraio eta Mugikortasun Ministerioak plazaratu dituen azken datuak. Guztira, hamar milioi telefono mugikorren geolokalizazioa ikertu du ministerioak, eta Espainiako El Pais egunkariak ikerketa horretan oinarritutako herriz herriko datuak jaso ditu mapa batean.
Bertan ikus daitekeenez, martxoaren 29tik apirilaren 5era bitartean, aiarren %74ak eta oriotarren %70ak ez zuen desplazamendurik egin; otsaileko datuekin alderatuta, bi herrietan batez beste %30 inguru igo da kopuru hori – erosketak egitera, lanera, medikuarenera eta familia bisitatzera joatea hartu dira kontuan desplazamenduetan–.