Oporraldia amaituta, ikasleak berriz ere martxan

Karkara 2020ko api. 20a, 15:23

Aste Santuko oporraldia bukatuta, ikastetxeetako, Lanbide Heziketako eta unibertsitateko ikasle oriotarrek eta aiarrek gaur heldu diote berriro ikasketa prozesuari.

Aste Santuko oporraldia gaur amaitu da ikasleentzat, eta berriro ere ikasketa prozesura itzuli dira Orioko eta Aiako ikasleak. Ikastetxeetako haurrek eta gaztetxoek ez ezik, Lanbide Heziketako nahiz unibertsitateko ikasketak egiten ari direnek ere gaur ekingo diote berriro ikasturteari. Dena dela, ezohiko moduan jarraitu beharko dute denek ikasten: etxetik.

Egoera honetan, selektibitatea egin behar duten ikasleak ari dira nabaritzen zailtasunik handienak. Uztailaren 6tik 8ra bitartean egingo dute azterketa horren lehen deialdia, eta uztailaren 20tik 22ra ezohiko deialdia. Gaiaren inguruan erreportajea osatu zuen joan den astean UROLA KOSTAKO HITZAk.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide