Bilboko aireporturako autobus linea bertan behera astelehentik aurrera

Karkara 2020ko api. 18a, 16:29

Covid-19aren egoeren bilakaerari lotuta, datorren astelehenetik aurrera, eta abisu berririk izan arte, Mugikortasun eta Lurralde Antolaketa departamentuak erabaki du bertan behera utziko duela Lurraldebusen Donostia-Zarautz-Bilboko Aireportua linea.

Salbuespen gisa, bidaia egin ahal izango dute apirilaren 20an aurre erosketarekin linea horietakoren bateko zerbitzuren batean bidaiatzeko txartela eskuratu duten pertsona guztiek.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide