Kontrabandisten Udaleku Ibiltaria eskainiko dute abuztuan

Karkara 2020ko apirilaren 6a

[BABESTUTAKO EDUKIA] Oiartzundik Beintza-Labaienera joango dira 14-17 urteko gazteak zazpi egunez, hango aterpetxeetan, Arantzako Aterpen eta Mendaurko urtegian gauak eginez. "Aiako Harriak, Mendaur eta Leurtzako paraje ederrez gozatzeaz gain, erreka bainuan, zuhaitz parkean eta espeleologian ere trebatuko dira gaztea", adierazi dute antolatzaileek.

XX. mendean kontrabandistek zeharkatutako bidexkatan oinarrituta, udaleku ibiltaria antolatu dute abuztuan Oiartzungo Arritxulok, Arantzako Aterpek eta Beintza-ORBELA aterpetxeek. Egitasmoak laugarren urtea beteko du eta Euskal Herri osoko gazteek parte hartzen dute.

Aiako Harria, Artikutza, Mendaur eta Leurtzako paraje ederraz gozatzeaz gain, erreka bainuan, zuhaitz parkean eta espeleologian ere trebatuko dira gazteak.

Ibilaldiak egunez eginen badituzte ere, “gau lana” nolakoa zen ezagutzeko, afal ondoko solasaldi bat izanen dute kontrabandoan aritutako protagonistekin.

Abuztuan bi txanda antolatu dute, gehienez 20 lagunekoak: abuztuaren 2-8 eta abuztuaren16-22. Prezioa: 285 euro.

+INFO: www.euskarazblaiudalekuak.com

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide