Gipuzkoako Foru Aldundiko eta udaletako Haur eta gazteen Sustapen Zerbitzuek osatzen duten Gaztematika sareak galdeketa bat jarri du on-line, haur eta gazteen iritzia jasotzeko. Galdeketaren bidez jakin nahi dute zein sentimendu eta emozio dituzten bizi dugun testuinguru berri honetan, eta zein diren beren premiak.
Galdeketa laburra da, di-da batean erantzuteko modukoa eta, jakina, guztiz anonimoa. Hala. 10 eta 17 urte arte bitarteko gaztetxoek beheko galdeketa orria erantzun dezakete, apirilaren 13a baino lehen.