Olatuengatik eta haizeagatik ezarritako abisu horiak indarrean jarraituko du gaur arratsaldean

Karkara 2020ko mar. 2a, 16:38

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak kostaldean abisu horia astelehenera arte luzatzea erabaki zuen atzo, kostaldean 4,5 metro arteko olatuak eta 100 kilometro ordu baino gehiagoko haize ufadak espero direlako.

Nabigaziorako arriskua aktibo dago aurreneko bi miliatan atzotik; izan ere, olatuek 3,5 metroak gainditu dituzte azken orduetan. Neurriak indarrean jarraituko du bihar arte, gaur arratsaldean itsasoaren indarrak gora egitea espero delako eta 4-4,5 metroko olatuak sor daitezkeelako. Egunaren amaieran 3,5 metrora jaitsiko da berriro itsasaldia.

Bestalde, iluntzeko 21:00ak arte abisu horiak indarrean jarraituko haizeagatik. Ipar-mendebaldeko haize ufadek 100 kilometro orduko abiadura gaindituko dute itsasertzean.

 

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide