Zingira Eskolak ate irekien eguna antolatu du otsailaren 2rako

Karkara 2020ko urt. 16a, 12:15

Bi bisita antolatu dituzte. Bata hezitzaileei zuzendua izango da, eta bestea familientzat.

Zingira Eskolak ate irekien jardunaldia egingo du otsailaren 2an, igandearekin. Bertan, eskolako azpiegiturak erakusteaz gain, hezkuntza proiektua aurkeztuko diete Zingira Eskola ezagutzeko interesa dutenei. Horretarako, 10:00etarako hezitzaileentzat bisita antolatu dute, eta 11:30etik aurrera familien txanda izango da. Horietako batean parte hartu nahi dutenek harrera@zingira.eus helbidera idatzi beharko dute izena emateko.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide