Zerua gorritu zen atzo iluntzean

Karkara 2020ko urt. 14a, 09:47

"Gau gorri haizetsu" dio esaerak; hala, arrats gorriek hego haizea iragartzen dutela esaten dute askok.

Argazkiak: Joxemari Olasagasti.

Askotan ikusten ez den irudiaz gozatzeko aukera izan zen atzo iluntzean. Zerua gorritu egin zen, eta naturak ikuskizun bikaina eskaini zuen. "Gau gorri haizetsu" dio esaerak; hala, arrats gorriek hego haizea iragartzen dutela esaten dute askok. Gaur bertan Euskal Metereologia Agentziak jakinarazi du hego haizea indartu egingo dela egunean zehar eta bolada oso gogorrak espero direla. Zerua tarteka hodeitsu agertuko da, erdi mailako eta goi hodeiekin, baina giro eguzkitsua izango da nagusi.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide