Urtero bezala, Gabon gehigarria argitaratu du Urola Kostako HITZAk, eta barruko orrietan zaku hori bat eta zaku urdin bat ezkutatu ditu. Olentzeroren eta Errege Magoen zakuak dira, eta noski, oparia dute barruan. Guztira sei sari: kilo bat antxoa buztinezko ontzian, Maisor artisau kontserben eskutik (2 sari guztira); eta Basa Lore txakolin sorta: Igartzeta txakolin botila bat, Basa Lore bi botila eta ardoa zerbitzatzekoa(4 sari guztira).
Parte hartzeko, deskargatu hemen Gabon gehigarria, aurkitu zakuak, eta bidali erantzuna urolakosta@hitza.eus helbidera, zehaztuta zein orritan eta non dauden zakuak. Parte hartzeko azken eguna urtarrilaren 7a da.
Ikusi hemen Gabonetako gehigarria eta parte hartu zozketan.
Zorte on!