Herritarren trebetasun digitalak hobetzeko "Izan-Be digital" ikastaroa martxan jarriko dute arazoaren 4ean. Enpresetan lan egiteko beharrezkoak diren baliabide teknologikoetan herritarrak gaitzea du helburu prestakuntzak.
Goi mailako ikasketak dituzten eskualdeko herritar guztiei bideratuta dago ikastaroa, langile nahiz lana bilatzen ari direnentzat.Guztira, 145 orduko ikastaroa izango da. Lehen prestakuntza fasean, lan merkatuan aritzeko beharrezkoa den teknologiaren ezagutza praktikoa eskainiko da. “Lan-mundura zubia” izeneko bigarren fasean, aldiz, lana bilatzeko baliabideak ezagutu eta entrenatzeko aukera eskainiko da.
Azaroaren 4tik abenduaren 13ra bitartean izango da ikastaroa. Goizez, 09:30etik 14:30era Urola Kostako Udal Elkartean.
Izen ematea:
Ekimenean parte hartzeko, aldez aurretik eman behar da izena, urriaren 29a baino lehen. Izena emateko, eskaera-orria (www.urolakosta.eus webgunean dago eskuragarri), galdetegia, NAN fotokopia eta curriculuma aurkeztu beharko dira, emailez lanpoltsa@urolakosta.eus edo aurrez aurre Urola Kostako Udal Elkarteko egoitza.