Aiako eta inguruko herrietako gazteak eta ez horren gazteak bildu dira gaur Dema plazan bazkaltzeko. Antolatzaileen arabera, 300 pertsona inguru izan dira Gazte Bazkarian. Paella lehiaketa izan da, eta guztira 25 paella aurkeztu dituzte epaimahaiaren aurrean. Antolatzaile batek KARKARAri azaldu dionez, goizean egindako jolasak ere ederki atera dira, eta iluntzeko kontzertuetarako ere jende asko bertaratzea espero dute. Hain zuzen, En Tol Sarmiento, Kaotiko eta Modus Operandi taldeak entzuteko aukera izango da gauean, eta festak direla eta, Lurraldebusek inguruko herrietara joateko autobus zerbitzu bereziak jarriko ditu gauean.