Alderaketa: 2015eko eta 2019ko udal hauteskundeetako emaitzak Aian eta Orion

Karkara 2019ko mai. 27a, 09:00

2015eko hauteskundeekin alderatuz hainbat aldaketa izan dira boto banaketan.

Atzo, maiatzak 26, igandearekin, udal hauteskundeak izan ziren. Aiaren kasuan 2015an bezala, EAJ izan da alderdirik bozkatuena, Orion, ordea, EH Bildu izan da bozka gehien lortu dituen taldea. 2015eko hauteskundeekin alderatuz hainbat aldaketa izan dira boto banaketan.

Orion 2015ko udal hauteskundeetako datuekin alderatuta, aldaketa nabarmena izan da boto banaketan. EAJk 18 boto irabazi ditu 2015etik aurtengo hauteskundeetara, EH Bilduk, ordea, gorakada nabaria izan du, 366 boto gehiago jaso ditu alderdiak. PSOEk ere 76 boto gehiago eskuratu ditu 2019ko udal hauteskundeetan eta Orain plataformak, berriz, 156 galdu ditu.

 

2015eko udal hauteskundeetako emaitzekin alderatuz, Aian behera egin du EAJk, 30 boto gutxiago jaso ditu, eta, EH Bilduk, berriz, 20 gehiago. PSOE ere igo egin da Aian, eta 2015an lortutako botoak bikoiztu ditu ia ia, 12 boto jasotzetik 23 boza jasotzera pasa da.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide