Danbolin Musika Eskolakoen eskutik, Danbolinfest Astea egingo dute hilaren 6tik 11ra. Ikasleek zenbait kontzertu eskainiko dituzte egun horietan, eta bestalde, larunbaterako jaialdia antolatu dute. Egun osoan izango dira egitasmoak, Orioko plazan.
Hona hemen Danbolinfest Asteko egitaraua osorik:
Egitaraua
Maiatzak 6, astelehena. Bigarren mailako ikasleen kontzertua, 17:30ean Kultur Etxean.
Maiatzak 8, asteazkena. Lehenengo mailako ikasleen kontzertua, 17:30ean Salatxon.
Maiatzak 9, osteguna. Hirugarren mailako ikasleen kontzertua, 17:30ean Kultur Etxean.
Maiatzak 11, larunbata.
- 11:00. Kalejira herriko puntu desberdinetatik hasita.
- 11:30. Instrumentuko ikasleen emanaldia.
- 13:30. Dantzako ikasleen saioa.
- 14:15. Bazkaria.
- 16:00. Karaokea.
- 17:00. Txokolate jana.
- 17:30. Erromeria Bide batez taldearekin.