Oroitza preziatua

Erabiltzailearen aurpegia Alazne Arruti 2019ko mar. 31a, 17:00

Alazne Arrutik KARKARAren 404. alerako, Joxe Mari Lertxundiren "Iragana Oroituz" liburuari egindako kritika.

Esaldi musikatu batek Ez daukanak ongi ohi daki, edukitzea zein den ona dio, eta oroitza baino gauza preziaturik zaila izango dela galtzen pentsatu izan dut sarritan.

Iraganak eragin nabaria izaten du gugan, eta huraxe azpimarratzen du Joxe Mari Lertxundik kaleratu duen azken liburuan. Gazterik basozain hasi eta Mariarekin Laurgaingo basetxera joan zen bizitzera, berrogei eta hiru urteren ostean, ofizioa utzi eta herrira itzuli ziren arte.

Egungo bizimodua eta lehengoaren etengabeko talka jaso du, eta inguruko bazterrok zein ezezagunak ditudan ohartzeak lotsarazi egin nauela onartu beharra daukat. Naturaz gozatzen ikasi dugun arren, bertakoa benetan estimatzen duenak zaintzen baitu. Eta guk, Internetaren eta presaren seme-alabok, ajerik gabeko igandetan Ernio puntara bidea ikasi baina pareko tontorrak ezezagun ditugunok, badugu zer ikasia horretan.

Eta Lertxundiri erantzunez, berrikuntzak hobekuntzak dakartzan arren, beti izango dira ezjakinak eta kontzientzia galdutakoak.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide