Ostirala izango da Errigorra kanpainan izena emateko azken eguna

Karkara 2019ko mar. 21a, 15:00

Nahi izanez gero, herritarrek Whatsapp bidez ere egin dezakete eskera 688-857305 telefono zenbakira idatzita.

5 urte maite duguna elikatzen izenpean, udaberriko kanpainari ekin dio Errigorak beste urte batez. Nafarroako erriberako ekoizleen produktuak Euskal Herri guztiaren eskura jartzean gain, euskararen alde egiteko kanpaina da Errigora. 2012an hasi ziren udazkeneko kanpainarekin eta urte hauetan milaka saski banatu dituzte milaka etxetara. 

Martxoaren 7an ireki zen epea eta ostiralera arte jasoko dituzte aiar eta oriotarren eskaerak. Udaberriko kanpainan Nafarroa Hegoaldeko oliba-olio birjina estra, kontserbak eta arroza eskatu daitezke.

Eskaera KARKARANn egin daiteke, bulegoan bertan -09:00etatik13:00etara eta 15:00etatiik 17:00etara-, 943 83 15 27 telefono zenbakira deituta, edo karkara@karkara.com helbidera idatzita. Horrez gain, nahi izanez gero, herritarrek Whatsapp bidez ere egin dezakete eskera 688-857305 telefono zenbakira idatzita. 

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide