Martxoaren 8ko grebaren harira, zaintza lanak ikusarazi eta bizitza erdigunera eramateko garaia dela aldarrikatzeko ekimena igandean Zumaian, Urola Kostako Bilgune Feministak antolatuta.
Malen-Comio performancea egin zuten eskualdeko talde feministetako eta Malen Etxeako kideek, emakume etorkinen egoera eta etxeko langile egoiliarrena salatzeko.
Sistema heteropatriarkal kapitalistak emakumeak gutxietsi, iraindu eta hil egiten dituela salatu zuten ekitaldian.