Ireki dute enpresa ideia landu edo sortu nahi duten ekintzaileen programan izen emateko epea

Karkara 2019ko ots. 27a, 12:00

Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak, UKUEren laguntzarekin, programa ireki du bere enpresa ideia landu edo/eta sortu nahi duten ekintzaileentzat.

Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak, Urola Kostako Udal Elkartearen laguntzarekin, programa ireki du bere enpresa ideia landu edo/eta  sortu nahi duten ekintzaileentzat. 3 hilabeteko iraupena duen programa honen bitartez, ekintzaileak aukera izango du taldeko saio eta bakarkako tutoretzen bitartez bere enpresa ideia landu eta enpresa sortzeko. Era berean, prozesuan parte hartzeagatik diru-laguntza jaso ahal izango du.

Bi diru-laguntza mota daude:

  • Enpresa ideia aztertzeko diru-laguntzak sustatzaileentzat: gehienez 1.000 eurokoa izango da sustatzaile bakoitzeko. Zenbateko horrek %15eko igoera izango du, baldin eta eskabidea aurkezteko unean sustatzailea 18 urtetik gorakoa eta 30etik beherakoa bada. Horrez gain, beste %15eko igoera izango du baldin eta sustatzailea emakumezkoa bada.
  • Enpresa berria sortu eta alta emateko diru-laguntzak: gehienez 1.500 eurokoa izango da. Zenbateko horrek %15eko igoera izango du, baldin eta eskabidea aurkezteko unean sustatzailea 18 urtetik gorakoa eta 30etik beherakoa bada. Horrez gain, beste %15eko igoera izango du baldin eta sustatzailea emakumezkoa bada.

Epeak eta eskabideak

Sustatzaileek, enpresa jarduera berriak edota beren enpresa-ideia berriak aurkezteko, otsailaren 19tik otsailaren 27ra, eguerdiko 12:00ak arteko epea izango dute. Eskaerak Urola Kosta Udal Elkartean aurkeztuko dira.

Eskabidea: ideia berriak
Ideia berriak lantzeko laguntza eskatzeko eskabidea.

Eskabidea: jarduera berriak
Jarduera berria martxan jartzeko laguntza eskatzeko eskabidea. 

Eskabide orriez gain, informazio gehigarria hemen: (Lanbideren programa azpiatalean)

Baldintzak:

  • Eskualdean erroldatua egotea
  • Aurreko urtean IAEn altan emanda ez egotea
  • Langabezian inskribatuta egotea 
  • Aurreko urtetan gai bererako diru-laguntzarik ez jaso izana
  • Esklusiboki (edo %30eko lanaldi baina gutxiagoa izatea) prozesuan egotea

Informazio gehiago:

Urola Kostako Udal Elkartea, Enpresa Sustapeneko Zerbitzua (Maider eta Johanna)

  • Tel. 943890808
  • enpresasustapen@urolakosta.eus

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide