Txurrumuskiko elkarbizitza astebururako izena ematea gaur arratsaldean izango da

Karkara 2019ko ots. 27a, 11:00

Urte askotan zehar Hondarribiko aterpetxean antolatu du Txurrumuskik asteburu pasa. (Txurrumuski)

Egonaldia Orioko Txurruka aterpetxean egingo dute martxoaren 22tik 24ra.

Txurrumuski Kultur-Aisialdi elkarteak, elkarbizitza asteburu bat antolatzen du urtero LH3tik LH6ra bitarteko haurrentzat. Edizio bakoitzean gai eta egoera ezberdinak lantzen dituzte haurrek hiru egunez begiraleekin batera. Aurtengoan,Txurru-kanpamentua izenpean, Orioko Txurruka aterpetxean izango dira martxoaren 22tik 24ra.

Bertara joan ahal izateko izen ematea gaur izango da kultur etxean, arratsaldeko 17:30etik 19:00etara. Derrigorrezkoa da ordain-agiria, osasun txartela eta izen emateko orria behar bezala beteta aurkeztea. Plaza mugatuak izango direnez, izena-emate ordenaren arabera egingo dute zerrenda.  Kasuak kasu, plaza guztiak beteko ez balira, martxoaren 7an egingo lukete bigarren izen emate eguna.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide