2019/02/04 9:15/ 10:30/18:00
Astelehenean, baserritarrez jantzi eta makila eskuan hartuta santa eskean aterako dira Aian eta Orion.
Heltzear da otsailaren 4a, eta harekin batera, Santa Ageda Bezpera egunez kopla kantari jarduteko usadioa. Aian eta Orion Euskal Herriko ohitura zaharrari jarraipena emango diote aurten ere; baserritarrez jantzi eta makila eskuan hartuta santa eskean aterako dira haur eta gazteak astelehenean.
Aian, goiz eguerdi partean baserriz baserri ibiliko dira Lardizabal Eskolako ikasleak, 09:15etik 14:00ak ingurura arte. Eta arratsalderako ere santa eskea antolatu dute gurasoek.
Orion Zaragueta Eskolako ikasleak izango dira goiztiarrenak. 10:30ean, koplak abestuko dituzte eskolako frontoian, eta eguraldiak laguntzen badu herrian barrena kalejira egingo dute.
Orioko Herri Ikastolako ikasleak berriz, ohiturari jarraituz, iluntzean aterako dira santa eskean. 18:00etan irtengo dira Ikastola aurretik eta herrian barrena kopla kantari ibiliko dira.