Korrikako kilometroak salgai daude dagoeneko

Karkara 2019ko urt. 25a, 09:30

Martxoaren 15ean itxiko dute 21. Korrikako kilometroak erosteko epea.

21. Korrikako kilometroen salmenta ireki dute jada. Martxoaren15ean itxiko dute epea, eta AEK-ko kideek jakinarazi dutenez, “Kilometroez gozatzeko gutxiengo ekarpen ekonomikoa 425 eurokoa da, eta eragileei kilometroak erosteko gonbita luzatu nahi diegu”.

Antolatzaileek gogorarazi dute, “Korrikan parte hartzeko moduak askotarikoak" direla, eta ekimenean parte hartzeko dei egin dute.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide