Gipuzkoako Foru Aldundiak N-634 errepidean, Zudugarai inguruan, konponketa lanak egiten jarraitzen du. Pasa den asteburuan zirkulazioa erabat itxi ondoren, lanak amaitu arte, semaforo bidez kontrolatuko da trafikoa. Ondorioz, Ubegun bide gurutzetik Orioko gainera (Zudugarai) bitartean kotxe ilarak sortzen ari dira uneotan.