Taxi zerbitzu berezia izango da Aia eta Orio artean San Nikolasetan

Karkara 2018ko abe. 3a, 12:39

Asteazkenean, abenduak 5, hasiko dira Orioko San Nikolas jaiak. Taxi zerbitzu berezia antolatu dute Aia eta Orio artean, gauez Aiatik Oriora eta Oriotik Aiara joateko. San Nikolas jaiek irauten duten lau egunetan eskainiko dute zerbitzua, abenduaren 5etik 8ra, alegia. Zerbitzua Andatza-Santio aldetik izango da. Taxi zerbitzuarekin harremanetan jartzeko, 619 432 545 telefono zenbakira deitzeko aukera eman dute.

Hona hemen San Nikolas jaietarako taxi zerbitzu bereziaren ordutegia:

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide