Txandakako zirkulazioa dago Orio eta Aiako arteko GI-3710 errepidean

Karkara 2018ko aza. 22a, 12:40

Gipuzkoako Foru Aldundiko langileak Orio eta Aia arteko GI-3710 errepidean mantenu lanak egiten ari dira, errepide bazterra garbitzen alegia. Herrigunean hasi dira goizean goiz, eta Santio Errekan amaituko dute. Ondorioz, txandakako zirkulazioa egongo da egunean zehar mantenu lanak egiten ari diren errepide tarteetan.  

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide