Eskola kiroleko saskibaloiko txapelketa irabazi du Zaraguetako eta Lardizabalgo ikasleez osatutako taldeak

Karkara 2018ko mai. 7a, 17:00

Argazkia: ZAST.

Zarauzko Aritzbatalde kiroldegian jokatu ziren atzo, igandea, eskolarteko saskibaloi txapelketako finalak. 

Atzo, igandea, jokatu ziren Zarauzko Aritzbatalde kiroldegian eskolarteko saskibaloi txapelketako finalak. Lau final jokatzekoak ziren, baina Orioko LH6ko mutilek ezin izan zuten bertaratu, eta atzeratu egin dute Salbatore Mitxelena Ikastolakoen aurkako lehia.

Goizeko 10:00etan eman zieten hasiera partidei. Oriotarrek eta aiarrek osatautako taldea izan zen garaile, baina entrenatzailearen arabera, asko kostata lortu zuten finala irabaztea. Antoniano, aldiz, bigarren postuan sailkatu zen. 

LH6ko partida bi taldeek data adosten dutenean jokatuko dela jakinarazi du ZAST Zarauzko Saskibaloi Taldeak. 

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide