"Osasuna bermatu, erraustegia gelditu" lemapean, Erraustegiaren Aurkako Mugimenduak herritarrak elkarretaratzera deitu ditu, datorren apirilaren 18an, arratsaldeko 19:00etan, Euskal Herriko udalerrietako osasun zentroen parean.
Erraustegiaren inguruko azken albisteek, batez ere osasunarekin zerikusia dutenak, ezinegona handitu dute gizartean eta Herritarrak mobilizatzera gonbidatu nahi ditu, azaldu dute elkartetik. Oraindik gogoan dugu Anbereseko erraustegia nola lehertu zen edota Estatu Batuetan eta Sardinian kiskali ziren erraustegiak, baita Mexikon eta Japonen duela ez asko, edota Zabalgarbiko “Q” sukarraren isuria. Hauek denak erraustegien ondoan bizitzearen arriskuak agerian utzi zituzten.
Baina batez ere osasunarekin erlazio duten albisteek alarma piztu dute.
Berriki CSIC-eko ikerlariek Zubietako erraustegiaren ingurumen baimena aztertu dute eta ikusi dute baimendua dagoela 12 sustantzia toxiko oso larri isurtzea mugagabe eta kontrolik gabe. Gipuzkoarroi hau ezkutatzea oso larria iruditzen zaigu. Horregatik euskal herritar oro nahi dugu kontzentrazioetara deitu. Animatu!", aldarrikatu dute plataformatik.