Hondakinak biltzeko sistema berria dela-eta, 2017ko ekainaren 16ko udalbatzarrean erabaki zen, gehiengoaren aldeko botoarekin, herrian ditugun lurrazpiko edukiontzien 14 gune egokitzea –21 dira, guztira–.
Bederatzi hilabete izan ditu EAJk egokitzapen lan horiek martxan jartzeko: gaia udalbatzarrera eraman eta adjudikazio-prozesua abiatzea zen kontua, baina ez dute ezertxo ere egin. Orain, arduragabekeria horren ondorioak jasan izan behar dituzte hainbat eremutako bizilagunek: lurrazpiko edukiontziak plastikoz estali dira, eta aparkalekuak edo bestelako gune publikoak okupatu dira kanpoko edukiontziekin.
Oraindik zain gaude EAJk gaia noiz eramango udalbatzarrera. Ondoren, gutxienez beste hiru hilabete beharko dira edukiontzi horiek egokitzeko lanak egiten hasteko. Bilketa sistema berriak ardura eta seriotasun gehiago merezi zuen.
Orioko EH Bildu