Euskaraz etiketatuta eta ekoizlearen jatorrizko prezioan, Nafarroa hegoaldeko produktuak eskuratzeko aukera ematen dute Errigoraren kanpainek. Aurtengoan kanpaina bakarra izango da: olioa eta kontserbak, biak aldi berean eskatu beharko dira. Jaso eta ordaindu, aldiz, bi txandatan egingo dira: martxoa amaieran edo apirila hasieran olioa eta ekainaren hasieran kontserbak.
Inoiz baino eskaintza zabalagoarekin dator aurtengo kanpaina. Izan ere, lehenengoz, eskaintzen diren produktu guzti-guztiak ekologikoan ere eskuratu ahal izango dira. Oliba olioa, zainzuriak, pikillo piperrak, orburuak... eta askoz gehiago, Nafarroako erriberatik zure sukaldera zuzenean.
Martxoaren 1etik 14ra jasoko dira eskaerak. Karkaran bertan egin daiteke eskaera, bulegora geruratuz, 943831527 telefonora deituz edo karkara@karkara.com helbide elektronikora idatziz. Errigoraren webgunean ere egin daitezke eskaerak.
Hauek dira kanpaina honetan eskaintzen dituzten produktuak: