2016a baino langabetu gutxiagorekin hasi dugu urtea Aian eta Orion

Karkara 2017ko ots. 1a, 08:39

Lanbideko datuei erreparatuta, ez da beherako edo gorako joera garbirik ikusten

Langabe kopuruari begiratuta, 2016a baino hobeto hasi dugu urte berria Aian eta Orion. Hilabeteka begiratuz gero, joera ezberdina izan zuen langabezi tasak bi herrietan, eta desberdina da baita ere emakumezko eta gizonezkoen arteko tartea; orekatuagoa da azken hori Aian. 

Lanbideko datuak dira jarraian jaso ditugunak:

2016 ORIO AIA
GUZTIRA GIZON EMAKUME GUZTIRA GIZON EMAKUME
URTARRILA 305 140 165 79 38 41
OTSAILA 318 148 170 79 39 40
MARTXOA 304 138 166 71 35 36
APIRILA 293 137 156 81 41 40
MAIATZA 281 132 149 80 41 39
EKAINA 251 107 144 78 35 43
UZTAILA 226 94 132 61 30 31
ABUZTUA 244 103 141 60 31 29
IRAILA 254 107 147 67 33 34
URRIA 255 118 137 74 39 35
ABENDUA 254 116 138 72 38 34

Orion, martxotik uztailera bitarte behera egin zuen, baina orduz geroztik gora egin du urria arte behinik behin. 50 langabetu gutxiagorekin hasi dugu urtea, baina hemendik aurrerako joera zein izango den ikusteko dago.

Aian, berriz, gorabehera gutxi izan dira 2016. urtean. Uda garaian behera egin zuen pixka bat, baina udazkenarekin batera hurbildu da langabe-datua lehengora.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide