Konpost eroak! antzezlana Aian eta Orion

Karkara 2016ko abe. 26a, 07:10

Argazkia: Zirka Zirkus

Urola Kostako Udal Elkarteak, Ecoembes eta Ecovidrioren diru-laguntza eta babesarekin, Konpost Eroak! antzerkia eskainiko du Urola Kostako hainbat herritan, tartean Aian eta Orion. Sarrera doan izango da.

Konpostaren gaineko antzezlan bat egingo dute Urola Kostako hainbat herritan, Gabonetan. Zirika Zirkus konpainiaren ekimenarekin hondakinak bereizteak duen garrantzia eta hobeto birzikatzen erakutsi nahi die haurrei.

Aian eskola berrian izango da antzezlana, abenduaren 28an, arratsaldeko 18:00ean. Orion kultur etxean izango da, bi egun beranduago, abenduaren 30ean, ordu berean, 17:30ean.

EGITARAUA

Aia Abenduak 28, 18:00ean, eskola berrian.
Orio Abenduak 30, 17:30ean, Kultur Etxean.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide