Puntua jarrita. Joxeba Altuna

Joxeba Altuna 2016ko azaroaren 30a

Argazkia: Borja Guerrero

Aurrerantzean Hasi bertsotan atalean puntuka arituko dira bertsolariak. Oraingoan Joxeba Altunak bota du bertsoa Ontziek bota dute txikota portuan puntuarekin. Hurrengoari ere jarri dio puntua.

Ontziek bota dute
txikota portuan
noiz arte e(g)ongoia
barkuak lehorrean?
Mozkor gehiegi daude
Orio aldean,
festak ondo pasatu
umore onean!


Oriok patroia du
aurten zarauztarra,
komeni izango da
ondo agintzea;
aurtengo denborada
hobea izatea,
Reala bezalaxe
olatu gainean!

Hurrengoari puntua:

Oporrak bertan dira
Gabonetakoak

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide